XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Illargirako asmoan

Illargira begira dago gaur mundua,
ainbat milla urtian len lo egondua.
Orain esnaratuta ez da berandua,
ara joateko dute txit asmo sendua.

Errusitarrak eta amerikanuak,
aruntza dijoazenak gogor da sanuak.
Probatu nai dituzte ango platanuak,
ezpazaizkate oker irteten planuak.

Mundutik nai luteke illargira jeiki,
bientzat bai ote da biar ainbat toki?
Ezpadira konpontzen nai bezin egoki,
zer gertatu diteken Jaungoikoak daki.

Amerikanua ta Errusia berdin,
lan beldurgarrizkuak nai dituzte egin.
Alkar maitatzen dute biak txuri-urdin,
zein nagusituko dan nork daki illargin?

An ez ote du iñork sentitutzen miñik?
Edo... ez ote dago odolez egiñik?
Emenguak dabiltza iritxi eziñik,
oraindik ez diote arrapatu zaiñik.